GOGOETA / REFLEXION
EUROPAKO KONSTITUZIOA: BESTE EUROPA BAT POSIBLE DELAKO
Mikel Irujo, futur parlementaire européen de EA (il remplacera bientôt le député de l’ERC), fut l’assistant de Gorka Knörr à Bruxelles et Strasbourg lors de la précédente législature. Maîtrisant parfaitement tout ce qui touche à l’Europe, et notamment le nouveau Traité, il nous explique qu’une autre Europe est possible.
Europako Konstituzioa ez da konstituzio bat. Benetako konstituzio bat herriak landu eta aprobatu behar du, hau da, Europako herriak. Egia da oraingo honetan “Konbentzio” bat sortu zela, oso irekia, eta edozein hiritarrek bere proposamenak iritziak etab... bidali ahal izan zituela. Baina Konbentzioak onartu zuen testua, Estatuek berretsi behar izan zuten, balio juridikoa izateko. Hau da, “forman” gauzak hobetu dira, baina “funtsean”, gauzek berdin berdin jarraitzen dute, Estatuak dira Europako Batasun honetan soilik erabakitzen dutenak. Era berean gezur asko (gehiegi) entzun ditugu jadanik. Askotan aipatu dute autodeterminazioa galarazita dagoela Konstituzioan. Honek ez du herrien eskubide hau arautzen, baina ez du galarazten, eta zuzenbidean, galarazita ez dagoena, onartuta dago. Estatuten borondaterik eza da arazoa, ez Europako Konstituzioa.
“Europako Batasunak bere kultura eta hizkuntza aniztasunaren aberastasuna errespetatuko du eta Europaren kultur ondarea zaintzeko era garatzeko ardura izango du”, aipatzen du Konstituzioak, baina gero estatuen hizkuntza ofizialak soilik ezartzen ditu ofizialak bezala. Hala ere, esan beharra dago, Konstituzioak malgutasun handia uzten duela puntu honetan baita ere, eta Estatuek erabakitzen dute zein hizkuntza izan ahal den ofiziala. Euskara ofiziala ez bada, Paris edo Madriletik borondaterik ez dagoelako da. Hau da, aniztasunaren definizioa Estatuek ezartzen dute.
Arlo sozialean, Konstituzioari kritika berbera egin behar zaio. Politika sozialerako hainbat puntuetan (prestakuntzak, kalte ordainak...) Estatuen beto eskubidea mantentzen da. Langileei Europa mailan oinarrizko babesa emateko 25 Estatuen baietza behar da, hau da, ia ezinezkoa. Barne merkatua arautzeko berriz, beto eskubide hori orain dela asko desagertu zen. Horrez gain, gai gehiegi uzten ditu ukitu gabe, multi-nazionalen deslokalizazioak, oinarrizko errenta ...
Ce projet de Constitution qui s’appuie encore essentiellement sur les Etats / Nations veut –il nous dire que le Peuple Basque, pour être pris en compte dans le concert européen, doit nécessairement recouvrer sa souveraineté ?
Eusko Alkartasunak ezetza eskatu behar du erreferendumean. Hainbat kasuetan aurrerapauso bat suposatzen du Konstituzioak, baina orain dela urte gehiegi saltzen ari digute historia berdina. Argi daukat, kritika guztien gainetik, Europako Batasuna kontinente honetan praktikara inoiz eraman den ideiarik baikorrena dela. Bigarren mundu gerra ondoren bakea erakarri du eta orokorrean ongizatea lortu du. Baina politikoki ez du lortu Jean Monnet-en ametsa, “Herriak batu nahi ditugu, ez Estatuak”. Herrien Europa oso urrun dago eta Konstituzio honek ez du Estatuen eredua jarraitzen den ereduarekin apurtzen, nire ustez kontrakoa, areagotzen du. Hori bai, eskertu behar diegu gauza bat: zerbait izateko Estatu batean bilakatu behar baldin bazara, ba tira, Euskal estatua sortu beharko dugu.
Mikel Irujo Amezaga (EA-ko kidea eta europar legebiltzarkidea)
